HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK BAZTANGO HAUR-ESKOLARA BISITA

Urriak 30, asteazkena, Elizondora egin genuen txangoa bertako haur-eskola ikustera.

 

Haur-eskolara joan baino lehen, Elizondon bazkaldu genuen. Ondoren, denbora librea izan ostean, haur-eskolako arduradunarekin elkartu eta bertara joan ginen.

 

Lehenik, ilundu baino lehen, kanpo-espazioak ikusi genituen. Leku handia eta naturarekiko zuen kontaktua oso aberasgarria zen.

 

Kanpo-espazioak ikusi ondoren barrukoak ikusi genituen. Hiru gelatan banatuta zegoen, hauek plaza moduko eremu batekin lotuta zeudelarik. Material eta altzariak haurrei egokituta zeudela ikusi genuen.

 

Azkenik, aipatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu haur-eskola egiterako garaian, udaletxeak, arkitektoak eta hezitzaileek elkarrekin diseinatu eta aurrera eraman zutela proiektua gaur arte.

 

Haur-eskola oso egokia iruditu zaigu naturarekin duten harremanarengatik eta hezitzaileak duten inplikazioarengatik. Gonbidatzen zaituztegu Baztango haur-eskola bisitatzera.