DONOSTIAKO AQUARIUMERA IRTEERA

  • Asier

Kaixo lagunok!

 

Patata tortila taldea gara. Dakizuen bezala ostiralero patata tortilak egin eta saltzen ditugu. Lortutako diruarekin, Donostiako Aquariumera joan ginen.

 

Oso egun polita pasa genuen. Lehengo,bapo gosaldu genuen, ondoren, 10:30etan Aquariuma bisitatu genuen. Bertan,euskal balearen hezurdura, marrazoak, angilak, itsas zaldiak, itsas izarrak, marmokak, olagarroak eta era guztietako arrainak ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, bueltatzeko trena hartu aurretik, hamburgesa bikain bat bazkaldu genuen.

 

Mila esker eta jarraitu ostiralero gure pintxo goxoak erosten!!