POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

LARRIALDI KLIMATIKOAREN EFEKTUA ... EUSKAL HERRIAN ERE BAI

Euskal Herriko hainbat herri urpean gera litezke klima aldaketaren eraginez. Ikerketa berri batek erakutsi duenez, larrialdi klimatikoaren eraginak aurreikusitakoak baino hiru bider handiagoak dira.

Informazio gehiago hemen.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK BAZTANGO HAUR-ESKOLARA BISITA

Urriak 30, asteazkena, Elizondora egin genuen txangoa bertako haur-eskola ikustera.

 

Haur-eskolara joan baino lehen, Elizondon bazkaldu genuen. Ondoren, denbora librea izan ostean, haur-eskolako arduradunarekin elkartu eta bertara joan ginen.

 

Lehenik, ilundu baino lehen, kanpo-espazioak ikusi genituen. Leku handia eta naturarekiko zuen kontaktua oso aberasgarria zen.

 

Kanpo-espazioak ikusi ondoren barrukoak ikusi genituen. Hiru gelatan banatuta zegoen, hauek plaza moduko eremu batekin lotuta zeudelarik. Material eta altzariak haurrei egokituta zeudela ikusi genuen.

 

Azkenik, aipatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu haur-eskola egiterako garaian, udaletxeak, arkitektoak eta hezitzaileek elkarrekin diseinatu eta aurrera eraman zutela proiektua gaur arte.

 

Haur-eskola oso egokia iruditu zaigu naturarekin duten harremanarengatik eta hezitzaileak duten inplikazioarengatik. Gonbidatzen zaituztegu Baztango haur-eskola bisitatzera.

 

 

 

 

ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA

Jakingo duzuen bezala, Eskola Agenda 21 (EA21) ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da.

 

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen dena eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen duena.

 

Lan horretan dabil Oianguren BHI azken 15 urte hauetan buru-belarri eta aurten ere hasi gara pixkanaka lanean.

 

Momentu honetan, I fasearen garapenean gabiltza; Antolakuntza eta sentsibilizazioa. Antolakuntzari dagokionez, Talde Sustatzailea, Ingurumen Batzordea eta Ekoordezkariak osatzen ari gara, sentsibilizazioa ahaztu gabe.

 

Aurtengo gaia, bigarren urtez, ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA da eta gaiaren garrantzia dela eta gonbidatzen zaituztet ondorengo bideo hauek ikustera.

 

Ziur gaude hausnarketa eragingo dizuela.

“La isla de las flores”

Garapen Iraunkorreko Helburuak

 

Amaitzeko, eskertzen dizuet zuen laguntza eta edozein ideia, hobekuntza edo proposamen ongi etorriak izango dira.

 


 

 

 

GOAZEN ORDIZIAKO III OLINPIADAK

Urriaren 10ean  Goazen Ordiziako III Olinpiadak jokatu ziren.

Bertan talde eragileez gain haur hezkuntzako 2ko ikasleek ere parte hartu zuten talde hori, gorri, berde eta urdinetan banatuta.

 

Talde  bakoitzak haren taldeko biserak jarrita egin zituen probak: Toka, giza proba, erreleboak, zapi jolasa, paraxuta….

 

Amaieran, elkarrekin dantza egin eta  bisera horiek jaso eta Afrikako Kellesensa eta Yoire Gobernuz Kanpoko Erakundeei bideratuko zaizkie.


Ederki gozatu zuten partaide guztiek!!