POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Abenduak 3, Euskararen Eguna

 

EUSKARAREN EGUNA

19.12.03

 

Hitz bat ZUK egiten baduZU,

eta hitz bat NIK,

baditugu jada BI.

 

Eta GUK ZUEI egiten badizkizuegu BI

eta ZUEK GURI beste BI,

egingo dizkiogu LAU ELKARRI.

 

Eta eginez elkarri,

batak besteari,

gaur, bihar eta etzi,

emango diogu arnasa EUSKARARI.

 

Inork ez dezan esan hizkuntza bat izan zan, 

arnasa eman diezaiogun BIZIRIK iraun dezan.

CONSUMITIS!

Dakizuen bezela gaur Black Friday dela eta, neurririk gabe  erostea bultzatuak izango gara.

 

Baina benetan beharrezkoa al da erosten dugun guztia? 

 

 

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Guztiz beharrezkoa da gogoratzea emakumeen kontrako indarkeriaren erroa emakume eta gizonen berdintasun eza dela, eta beraz, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, berdintasuna landu behar dugula.

 

Horregatik esaten diegu BAI indarkeria sexista prebenitzeko beharrezkoak diren berdintasun politikei:

 

BAI esaten diogu neska mutilek genero estereotipo eta rolek ezarritako mugarik gabe euren bizitza proiektuak garatu ahal izateari;

 

BAI esaten diogu errespetuan oinarritutako harremanak sustatzeari;

 

BAI esaten diogu emakumeen ahalduntzeari;

 

BAI esaten diogu hiritar guztiak eta bereziki gizonak berdintasunarekin inplikatzeari.

 

Hitz batean, BAI esaten diogu Berdintasunari, ez baitago berdintasuna sustatzea baino tresna eraginkorragorik emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.

LARRIALDI KLIMATIKOAREN EFEKTUA ... EUSKAL HERRIAN ERE BAI

Euskal Herriko hainbat herri urpean gera litezke klima aldaketaren eraginez. Ikerketa berri batek erakutsi duenez, larrialdi klimatikoaren eraginak aurreikusitakoak baino hiru bider handiagoak dira.

Informazio gehiago hemen.