2020-eko LILATOIA

 

31. Lilaton emakume lasterketa, 2020ko Martxoaren 1ean ospatuko da Donostian, NORANTZA BAKARRA DU BIDEAK lelopean.

Parte hartzeak 11,00€ko prezioa du.

Ikastetxeak erdia ordainduko dio ikastetxeko partaide bakoitzari!!!!!!!

 

ANIMATU PARTE HARTZERA!!!!!!!!!!!

DONOSTIAKO AQUARIUMERA IRTEERA

Kaixo lagunok!

 

Patata tortila taldea gara. Dakizuen bezala ostiralero patata tortilak egin eta saltzen ditugu. Lortutako diruarekin, Donostiako Aquariumera joan ginen.

 

Oso egun polita pasa genuen. Lehengo,bapo gosaldu genuen, ondoren, 10:30etan Aquariuma bisitatu genuen. Bertan,euskal balearen hezurdura, marrazoak, angilak, itsas zaldiak, itsas izarrak, marmokak, olagarroak eta era guztietako arrainak ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, bueltatzeko trena hartu aurretik, hamburgesa bikain bat bazkaldu genuen.

 

Mila esker eta jarraitu ostiralero gure pintxo goxoak erosten!!

 

YOLANDA ARRIETA IPUIN KONTALARIA

 

Abenduaren 9an, Yolanda Arrieta ipuin kontalariaren eskutik, ipuin eta kontakizunen mundu magikoan murgiltzeko aukera paregabea izan zuten HH1 eta HH2 ikasleek.

 

Milesker Yolanda, hitzei bizia emateagatik!!!

EMAKUNDE AUTOBUS IBILTARIA

 

Abenduaren 4ean, Hezkidetza Proiektuaren barruan, EMAKUNDE AUTOBUS IBILTARIA izan genuen Oiangurenen DBH3ko ikasleak berdintasunean formatzen.

 

XVI. Berdintasunerako Gunea 2019