JANGELA

 

Janariaren kalitatea elementu garrantzitsua da familia guztientzat. Hau dela eta hilero prestatzen dira kalitate oneko menu orekatuak. Ardura honetan ezinbestekoa da partehartzaile guztien inplikazioa:

sukaldariak
begiraleak
gurasoak, zuzendaritza taldea eta nutrizio-medikua

Janaria Urdanetan prestatzen da. Sukaldariak Eusko Jaurlaritzak kontratatzen ditu. Gainerako gastu guztiak familiek ordaindutako kuotaz eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzaz ordaintzen dira.

 

 

Ordutegia:


12:40an , goizeko saioak amaituta, bi begiraleren ardurapean gelditzen dira ikasleak.
Urdanetako jangelara joan aurretik, liburutegian egoteko aukera daukate.

13:30ean Urdanetara jaisten dira begiraleekin.

14:15ean Institutura bueltatzen dira eta klaseko sarrera ordua izan arte patioan egoten dira.

 


Oharra:

 

Norbaiti zerbait gertatuz gero Osakidetza zentrora bideratuko da.