LIBURUTEGIA

 


04-05 ikasturte amaieran jarri zen martxan liburutegi berria. Berria diogu, tokiz aldatzeaz gain, beste itxura bat duelako: altzari egokiak, ordenagailu berriak...


Liburutegiaren helburuak eta erabilera honakoak dira:


"  Ikasleek, ikas material sorta eta bilduma ahalik eta oparoenak eta taxuz antolatuak eskura izatea (beti ere norbaiten laguntza eta aholkularitza dutelarik, zer behar duten eta nola erabil dezaketen jakiteko).


"  Ikasleek, eskola arloko hainbat berri eta laguntza-bide ezagutzeko eta eskuratzeko bitarteko bat izatea.


"  Ikasleek ikasgelako jardunean erabili ohi diren ikas-materialez aparte, hezkuntza helburuei begira garrantzizkoak izan litezkeen bestelako material eta emanaldiak eskuratzea.


"  Ikasleek, bere esku-hartzea areagotzeko gune eta ikasbide bat izatea, bai bere kezka eta asmoen araberako jokabideak proposa ditzaten eta, halaber, kudeaketan tarteko izan daitezen.


"  Bigarren Batxilergoko, Euskal Hizkuntza eta Literaturaren helburu nagusienetako bat irakurzaletasuna piztea/bultzatea denez, astero bi orduz, batez ere XX. mendeko literaturako hainbat obra irakurtzeari eta aztertzeari ematen zaizkio.


"  Ohiko erabileraz gain, jantokian geratzen diren ikasleak ere bertan geldi daitezke irakurtzeko, etxerako lanak egiteko...


Etorkizunari begira, liburutegia eguneratua izateaz gain, fonoteka bultzatzeko eta osatzeko asmoa dugu.