Gobierno Vasco

AZAROAK 25 - Genero indarkeriaren aurkako eguna

Beldur Barik - Lehiaketa

Eskolak, hezkuntza agente gisa, badugu zer esana genero indarkeriari aurre egiteko orduan, eta erantzukizun saihestezina gainera, indarkeria garaiz igartzeko eta kasu guztietan behar bezala erantzuteko.



 

 

 


Oiangurenen, Komunitate osoa ari gara elkar lanean eta horretarako ekintza desberdinak burutzen ditugu, emakumeenganako indarkeriaz hausnartzeko eta genero indarkeriaren edozein adierazpenen aurrean guztion konpromiso aktiboa lantzeko.

 

Ondoko ekintzak burutu ditugu, batetik mataza lanean aritu gara, bestetik Beldur barik lehiaketan parte hartu dugu gure lanak aurkezten, Autodefentsa ikastaroan parte hartzen ari gara igandeetan, Plastikan Indarkeria matxista saihesteko Muralak prestatu ditugu eta Ikastetxean zehar zintzilikatu ditugu eta Azaroak 23an Giza katean parte hartuko dugu gure bi ekimen propio aurkeztuko ditugularik plazan, Hiru dimentsioetako eskua eta Antzerki musikalizatua hain zuzen.

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net