Gobierno Vasco

Balio Etikoak irakasgaian egindako irteerak


Gutxi izaten dira ikasleon eta irakasleon egunerokoa eten eta inguruan zain dugun naturarekin bat egiteko aukerak.

 

Gutxi dira aukerak eta bereziak, hortaz, halako egun batek eskaintzen dizkigun onurak.

 

Ez baitago lagunarte atseginean, txorien konpainian eta haize garbi batek bultzata mendira joatea baino hobeagorik, gure arteko harremanak sendotzeko eta giza-bidezko balioetan hezteko.

 

Egun paregabea izan genuen gainera, eta ikasleek bikain erantzun zuten maldan gora.

 

Batzutan irteera apalenak izaten dira onenak, hau aparta izan da behintzat!

 
 

 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net