Gobierno Vasco

Murillo inspektorearen bisita OIANGURENen


Euskararen erabilera sustatzeko Ikas2deak  programaren barruan hainbat lanbiderekin lotutako hitzaldiak eskaintzen dira ikastetxeetan. Horietako bat aprobetxatuz, Itziar Ituño aktore euskalduna izan genuen ikastetxean aurreko ostegunean.


Itziar  - Nekane ertzaina Goenkale telesailean -  ezaguna egin da mundu mailan La casa de papel telesaileko Murillo inspektorearen paperean.

 


DBH3ko ikasleok oso gustura aritu ginen berarekin solasean, oso gertukoa eta umila iruditu zitzaigulako. Adierazi zigun bizitzan gure ametsak eta helburuak lortzeko lan egin behar dugula etsi gabe. Era berean, berari euskara ikasi izanak aukera gehiago eman dizkiola ere azaldu zigun.

 

Zoragarria izan zen, mila esker Itziar!


 

 

 

 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net