Gobierno Vasco

2018-2019 Komiki eta MikroIpuin Lehiaketa


Aurreko ostiralean, hilak 7, OIANGUREN BHIko ikasleak Jakintza ikastolakoekin batera sariak jasotzen izan ziren udaletxean.

 

Aurten ere aurrekoetan bezala, Ordiziako udalarekin elkarlanean DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleentzat Komiki lehiaketa antolatu dugu. Parte hartzea oso handia izan da eta ikasleek lan txukunak aurkeztu dituzte.

 

Sarituak honako hauek izan dira:

 

1.saria: Aner Imaz


2.saria: Ekhi Garmendia

 


DBH 3tik gorakoek berriz, Mikroipuin lehiaketan parte hartu dute. Lanak kalitate handikoak izan dira eta sormenerako gaitasuna erakutsi dute.


DBH mailako  saria Josune Diezek eskuratu du “Bizi” mikroipuinarekin eta BATXIkoa Leire Mendizabalek “Maitasuna”rekin.


Zorionak parte hartu duzuen guzti-guztioi!


MAITASUNA
Lehen begirada, lehen muxua, lehen iraina, lehen salaketa eta azken agurra.


BIZI
Ekimenaren itzalaren atzean. Bizitzan tartekatuz doazen hautsak. Kemenaren zalantzan. Bidea dudala begietan aurrera ala atzera egin zalantzan. Aurrera egin galduta, atzera egin sufrimendua. Marjinazioa. Beldurra. Atzera egin oraindik maite ditudan pertsonak besarkatu, maitatua sentitu, aurrera egin ilusio berriak. Esperantza.
Ez dago atzera bueltarik, bai aurrera begiratzeko indarra eta gogoa. Zure bila joan nahi nuke, sentitzen dudana esan, baina barkaidazu, zugan inoiz pentsatu ez dudalako. Barkaidazu; bizi besterik ez dut nahi. Besarkaidazu, azken aldia da eta. Banoa aurrera, bizi hobeago baten bila Europara, nahiz eta jakin Mediterraneo itsasoan hilko naizela.


 

 

 

 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net