Gobierno Vasco

Alemaniarren bisita izan dute Oianguren institutoan

Azken aste honetan Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean alemaniar ikasle eta irakasle talde baten bisita jaso dute egunotan. Comenius proiektuaren barruan antolatutako ekintza da. 2011n sartu ziren Oianguren ikastetxeko ordezkariak Puzzle Europarraren Puzzle Zati Harrigarriak (Puzzling Pieces Of The European Puzzle) izenburua duen ekimen horretan. Proiektu hau Alemaniako Worbis-eko Staatiches Gymnasiun Marie Curie ikastetxearekin eta Galeseko Llandudno hiriko Ysgol John Bright Schoolekin batera burutzen ari dira. Oiangureneko ordekzarien ustez, “honela, gure kultura zabaltzeko aukera paregabea dugu, baita besteena ezagutzekoa ere. Euskal identitatea abiapuntutzat hartuta europartasunerantz begira ari gara eta egungo Europar Batasunaren ezaugarriak ezagutzen ari gara”.

Iazko ikasturtean hainbat ekimen burutu zituzten. Ikasleek, elkarlanean eta ingelesez, IKTak erabiliz, lan desberdinak egin zituzten. Lan horien artean egutegi bat egin zuten hiru kulturetako elementuak, irudiak, ohiturak, festa-egunak… jasoz. Elkarri hainbat bisita ere egin zituzten iaz.

Comenius proiektuaren bigarren ikasturtea dute hau. Ordiziako 21 ikasle ari dira ekimenean parte hartzen.

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net