Gobierno Vasco

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.


Euskararen Eguna - PanelaHau dela eta, ikastetxean egingo ditugun ekintzak honako hauek dira:
-    12:00etan pasilloetara irtengo gara musikariak pasatzen diren bitartean Euskal Herrian euskaraz abesteko. Ondoren kanpora irten eta Loretxoa abestuko dugu.
-    Azaroan zehar ikastetxean irakasle, ikasle eta langileen artean egindako “euskararen hitz polittena” lehiaketaren egilea sarituko dugu.
-    Abenduaren 10ean, 4.DBH eta Batxilerreko ikasleak Gabrielen lekua ikuskizuna ikustera herri antzokira joango gara.

Aurtengo kanpaina: INFO +

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net