Gobierno Vasco

Zikloetarako sarbide proba

LH - Lanbide Heziketa Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako SARBIDE PROBARAKO matrikulazioa zabalik.


Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen duen Aginduaren  arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu, gutxienez urtean behin; eta proba kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.

Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.

Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.

Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net