Gobierno Vasco

I ELKARTASUN EGUNAK

Elkartasun astea dela eta STOPSANFILIPPO elkartearentzat dirua biltzen aritu dira astean zehar Oianguren Institutoko ikasleak. Festa eder bat ospatu zuten Ordiziako Plaza Nagusian.


 

I Elkartasun Egunak

SanFilippo mila esker

 



III ELKARTASUN EGUNAK

III. jardunaldiak izango dira aurtengoak, eta ikasleek beraiek aukeratuta, “Haur minbizia” da landutako gaia.

ASPANOGI - Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkarteari laguntzeko asmoz, haur minbiziari buruzko sentsibilizazioa, eta diru bilketa jarri da martxan.

Ekainaren 16a eta 17a ekitaldiz betetako egunak izango dira. Gure ikasle eta irakasleek aurrez  prestatutako hainbat ekintza eta jokoekin.

Amaiera ekitaldia Ordiziako merkatu plazan izango da, ekainaren 17ko 12:00ak aldera; bigarren koreografia lehiaketa ospatuko da, eta ondoren jardunaldietan bildutako dirua ASPANOGI elkarteari emango zaio.

 

<

 

II ELKARTASUN EGUNAK

Aurten II. Elkartasun egunak ospatuko ditugu ekainaren 18 eta 19an, ETIOPIA/UTOPIA proiektuari laguntzeko asmoz.

Zuk ere lagundu nahi baldin baduzu, klikatu kartelean argibideak ikusteko:

 

II Elkartasun Egunak


Kutxak kirol materialez betetzea eta guztion artean 1000€ biltzea lortu dugulako,  ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!


IV ELKARTASUN EGUNAK

Elkartasun astea dela eta Aspanogirentzat dirua biltzen aritu dira astean zehar Oianguren Institutoko ikasleak. Festa eder bat ospatu zuten Ordiziako Plaza Nagusian.


   

 

 

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net