Gobierno Vasco

ERASMUS

 

Erasmus proiektuaren bidez Haur Hezkuntzako Lanbide Heziketa zikloko ikasleek beraien praktikaldiaren zati bat atzerrian egiteko aukera dute.

Zeintzuk dira gure helburuak?

  • Nazioarteko ikuspegitik Haur Hezkuntzaren arloan aintzindariak eta berritzaileak diren esperientziak ezagutzea.

  • Garapen profesional, pertsonal eta sozialean lagunduko duen atzerriko lan muduko esperientzia eskaintzea.

  • Jasotako esperientzia eta ezagutzen bidez lan mundurako sarrera erraztea.


  • Ezagutza eta konpetentzien transferentzia bultzatzea.


  • Gaitasun praktikoen lorpenean laguntzea.


  • Esperientzia eta praktika onen transferentzia erraztea.


  • Berrikuntzaren garapena bultzatzea.


Nola antolatzen dugu?

  • “Lantokiko prestakuntza” moduloa bi txandatan egiten dugu. Bigarren txanda, guztira hamar aste izango liratekeenak, Erasmus proiektuaren bidez egin daiteke.


  • Praktikaldi hori Italian egiten da, Reggio Emiliako eskoletan aplikatzen hasi ziren eta gaur egun nazioarteko mailan ospe handikoak diren Loris Malaguzziren printzipio pedagogikoen praktika ezagutzeko asmoz.


  • Erasmus proiektuaren koordinatzailea arduratuko da praktikaldi horren kudeaketaz: beharrezkoa den dokumentazioaren prestaketa, egonaldiaren antolaketa, praktiketako haur eskolen bilaketa, diru laguntzen kudeaketa, e.a. Ikasleak honen eta praktiketako tutorearen jarraipena izango du, bai Oianguren Institutotik, bai Italian bertako praktika enpresatik.


  • Behin praktikaldia hasita, Italian bertan italianoko formakuntza intentsiboa emango da lehen astean egunero eta gainontzeko egonaldian astero egun erdi batez. Praktikaldia amaitzean, azken azterketa batek ziurtatuko ditu ikasle bakoitzaren aurrerapenak eta lortutako italiano maila adierazten duen ziurtagiria emango zaio.


  • Amaitzean, Erasmus proiektuan parte hartu duen ikasleari, Italiako praktika enpresako praktikaldiaren ziurtagiria emango zaio eta era berean europear lan esperientzia adierazten duen Europass ziurtagiria eskuratu ahal izango du.

 

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net