Gobierno Vasco

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

PICASSO OIANGURENEN - Arbelen BiziBerritzea

PICASSOren bi lan daude ikusgai OIANGUREN ikastetxeko korridoreetan.


"La Guerre" eta " La Paix" arte lanen kopia egin du ikastetxeko ikasle talde batek, arbel zaharrei bizi berria emanaz.


Esker mila DBH 2Eko ikasleei eta Joserra Ruiz irakasleari.


Picasso OIANGURENen


Arte lan originalak ikusteko klik hemen

2014ko Ordiziako I. MIKRO-IPUIN lehiaketa

Maiatzaren 16an, eguerdiko 13:30ean, D’Elikatuzen I. MIKRO-IPUIN lehiaketaren sari banaketa izan zen.


Ikasleak bi mailatan lehiatu ziren, alegia, 3. eta 4. DBH alde batetik, eta Batxiler 1. eta 2. bestetik.


Hona hemen irabazleak:


3. eta 4. DBHkoen artean, bigarren saria ERIKA ZURBANOren  Beirazko kartzela izan zen.


Batxilerrekoen artean, lehenengo saria AMAIA IRURETAGOIENAren Maitalea,

eta bigarren saria MIKEL FELIPEren Biok bakarrik izan ziren.


Mikro-Ipuin Lehiaketa

Irakurri hemen saritutako lanak:

ZORIONAK!!!

Haur Hezkuntza - Aurrematrikula

Haur Hezkuntza

ATE  IREKIAK
MAIATZAREN 22an  

9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Beste dataren bat nahi izanez gero, telefonoz hitzar ditzakezue eguna eta ordua



Maiatzak 17 - Homofobiaren kontrako eguna

 

Homofobia

Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen.
Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTTB*ko kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute.
Oraindik, joera sexuala eta genero-identitatea* delako diskriminazioa NBEk onartu ez badu ere, aurrerapausoak eman ditu, besteak-beste , Biltzar Orokorrean, homosexualitatea ez zigortzeko proposamena eztabaidatu dute, &percent; 35-eko onarpena izan zuelarik.


Aurrerapausoa bai, baina homofobiaren kontrako lanik badugu! Homofobia behin-betikoz baztertzearen aldeko lana denon esku dago!!!

 

Gaia jorratzen duten ABESTIEN zerren da bat

iturria


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net