Gobierno Vasco

 

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Eskola Agenda 21 Ordiziako Udalean

Hilaren 14an Ordiziako ikastetxe guztietako ordezkariak Ordiziako Udalera gerturatu ziren, ikasturtean zehar, Eskola Agenda 21 programan landutakoa Ordiziako alkateari aurkeztera.

 

Dantzari eta txistularien ohorezko agurrarekin eta iazko konpromezuen betetze mailari buruzko hausnarketarekin hasi zen ekitaldia.

 

Jarraian, ikasleek, Klima aldaketa eta energiaren alorrean ateratako ondorioak eta, hauei lotuta, Udalari egin beharreko hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituzten. Alkateak berak proposamenen lehen balorazioa ere egin zuen.

 

Hamaiketako osasuntsu batekin eman ziotzaion amaiera ingurumenarekiko sentsibilizazio maila areagotzea helburutzat duen programa honetako ekitaldia.

 

 

Maiatzak 17 Transfobiaren aurkako eguna

Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17ro ospatzen da nazioarteko hainbat herrialdetan. Egun honen helburua pertsona LGBTek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzea eta LGBT eskubideen aldeko lanarekiko interesa munduan zehar piztea da.

Sortzaileek data hori hautatu zuten 1990ean, egun berean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea despatologizatzea eta Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik ateratzea erabaki zuelako.

 

 

 

Makina Bat Taupada - Euskal Eskola Publiko jaia - Ekainak 2

Makina bat taupada da Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren leloa.

 

Irudia sortzeko, Errenteriko ezaugarri propioak bilatzen hasi ginen eta Errenteriak herri bezala historian izan duen ezaugarri nabarmenena industria izan dela kontsideratu dugu. Izan ere XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile kopuruagatik “Manchester txikia” deitzen zitzaion. Estatutik familia asko etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen. Gaur egun mantentzen dituen ezaugarri asko horren ondorio dira.



Industria hori irudikatzeko engranajea aukeratu dugu, ohiko elementua eta erraz identifikatzen dena delako. Eskolako komunitatea osatzen dugunok izango ginateke engranajeak, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten badu makina ez dabil.



Eta irudi horri lotuta sortu zen leloa: Makina bat taupada.

 

Makina, alde batetik, asko garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta bestetik, engranaje horiek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon artean makina handi bat osatuaz.

 

 

BALOREETAN HEZTEKO JOLAS KOOPERATIBOEN TAILERRA

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOKO 1.MAILAKO ikasleak, Maiatzaren 3an, GIZARTE TREBETASUN moduloko irakaslearekin eta LOGINT21 taldeko aholkulariaren eskutik jolas kooperatiboen inguruko  lau orduko ikastaro bibentziala jaso zuten Majori Polikiroldegian.

 
 

 

Hiri jasangarria - PBL proiektua DBH 1en


Lehenengo DBHn ikasleak hiri jasangarri baten diseinuan aritu dira buru-belarri: maketa eraiki aurretik hainbat jarduera landu behar izan dituzte ingurumenaren, klimaren, energia berriztagarri eta hiri jasangarriak izango dituen ezaugarri eta arauen inguruan.

Azkenean talde bakoitzak bere hiri jasangarria diseinatu eta inaugurazio hitzaldiak irakurri ondoren zinta-moztea egin dute.

 

Lan ikusgarriak!

 
 

 


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net