Gobierno Vasco

 

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Balio Etikoak irakasgaian egindako irteerak


Gutxi izaten dira ikasleon eta irakasleon egunerokoa eten eta inguruan zain dugun naturarekin bat egiteko aukerak.

 

Gutxi dira aukerak eta bereziak, hortaz, halako egun batek eskaintzen dizkigun onurak.

 

Ez baitago lagunarte atseginean, txorien konpainian eta haize garbi batek bultzata mendira joatea baino hobeagorik, gure arteko harremanak sendotzeko eta giza-bidezko balioetan hezteko.

 

Egun paregabea izan genuen gainera, eta ikasleek bikain erantzun zuten maldan gora.

 

Batzutan irteera apalenak izaten dira onenak, hau aparta izan da behintzat!

 
 

 

DBH 2ko ikasleek sortutako HAIKU zirraragarriak!

Haiku jatorrian japonierazko olerki mota bat da.  Renga izeneko olerkiak dira haiku-en oinarrian.

 

Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua.

 

Tradizionalki lerro bertikal bakar batean idazten zen, beste hizkuntza batzuetara transkribiturik hiru esaldi laburretan agertzen den bitartean.

Haikuren esentzia "moztea" da (kiru). Hau sarritan irudikatuta dago bi irudi edo ideiaren juxtaposizioan, eta kireji bat ("hitz ebakitzailea") euren artean. Azken hau da puntuazio marka modukoa baina hitzezkoa, banaketa seinalatzen duena eta bi elementuen arteko harremana zehazten duena. 

[wikipedia]

 

 

Emakume berritzailea zientzian - Irudi interaktiboa

Emakumeek historian zehar zientziari izugarrizko ekarpenak egin dizkiote. Gehiago jakin nahi?

 

Klik egin ondoko irudiari, mapa elkareragile honetatik asko daukazu ikasteko!

 
 

 

Pitagoras, Sierpinski, Tales ... beraien teoremak ezagutu nahi?

DBH 3F taldeko ikasleek egindako aurkezpen honetan oso ondo azalduta daude teoria eta kontzeptuak.

 

Egin Klik irudian aurkezpena ikusteko

 

 

AMARA BERRI SISTEMA EZAGUTZERA HH2KO IKASLEAK EGIN DUTEN IRTEERA

Hezkuntza eredu izango garen aldetik, metodologia ugari landu ditugu Didaktika klaseetan, haien artean AMARA BERRI SISTEMA. Baina, errealitatean zuzenean ikusi baino lanketa aberatsagorik ba al dago?

 

- Ba ez, horregatik hara abiatu ginen.

 

Bertan, eraikuntza batek ezkutatzen zuen sorpresa izugarria izan zen. Haur eta lehen hezkuntzako  ikasleak taldeetan txokoetan eta departamentuetan zeudela gai desberdinak lantzen eta elkar laguntzen adin desberdineko haurrak baitzeunden.

 

Bestetik, irratia, web orria,aldizkaria eta telebista propioak zituzten eta haurrek kudeatzen zituzten.

 

Benetan miresgarria, “maneras de Educar programan “ telebistan  eman dute honen berri Espainiako ikastetxe berritzaileen artean aukeratua eta Cesar Bonak ere bere liburuan Las Escuelas que cambian el Mundo  aipatzen du Amara Berri Sistema.



 
 

 


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net