Gobierno Vasco

 

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Haur Hezkuntza - Aurrematrikula

Haur Hezkuntza

ATE  IREKIAK
MAIATZAREN 22an  

9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Beste dataren bat nahi izanez gero, telefonoz hitzar ditzakezue eguna eta ordua



Maiatzak 17 - Homofobiaren kontrako eguna

 

Homofobia

Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen.
Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTTB*ko kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute.
Oraindik, joera sexuala eta genero-identitatea* delako diskriminazioa NBEk onartu ez badu ere, aurrerapausoak eman ditu, besteak-beste , Biltzar Orokorrean, homosexualitatea ez zigortzeko proposamena eztabaidatu dute, &percent; 35-eko onarpena izan zuelarik.


Aurrerapausoa bai, baina homofobiaren kontrako lanik badugu! Homofobia behin-betikoz baztertzearen aldeko lana denon esku dago!!!

 

Gaia jorratzen duten ABESTIEN zerren da bat

iturria

AGENDA 21 - BIRZIKLATZEAREKIN KONPROMETITUTA

Agenda 21

ORDIZIAKO OIANGUREN IKASTETXEKO HEZKUNTZA KOMUNITATE OSOA BIRZIKLATZEAREKIN KONPROMETITUTA GAUDE.


Hemen azaltzen dizkizuegu adibide batzuk ERAKUSKETA honen bitartez.


ANIMOAK DENORI ETA SEGI HORRELA!!!!


kLIK HEMEN GURE LANAK IKUSTEKO:

2013-2014 Agenda 21 - Birziklatzea

Kimikako Urrezko Domina, Zortzigarrena Biologian

Maite Odriozola Garmendiak, bigarren batxilergoko ikaslea, 2014ko martxoaren 21ean, Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen dituen olinpiadetan lehenengo postua lortu du, URREZKO DOMINA alegia.


Kimika Olinpiadak

Zientziatako olinpiada hauek, EHUk batxilergoa ikasten ari diren ikasleentzat antolatzen ditu. Maitek, Biologia arloan zortzigarren postua lortu du eta lehenengoa kimikan.

Datorren apirilaren 25etik 27ra bitartean, Oviedon estatu mailako olinpiadak jokatuko dira eta EAEko lehenengo hiru sailkatuak joango dira; hauen artean izango da Maite ere. 

Oianguren BHItik gure zorterik onena opa dizugu, Maite. 


ZORIONAK!!!!

 

irakurri berria hemen

 


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net