Gobierno Vasco

 

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Oiangurengo neskak txapeldunak!!!

Oiangurengo neskak txapeldunak geratu dira Gipuzkoako atletismo txapelketan.

Gipuzkoako txapeldunak

Martxoaren 30ean,Ordiziako Altamirako pistetan  ikastetxeen arteko Gipuzkoako atletismo txapelketa jokatu zen infantil mailan (DBH 1. eta 2. mailakoak). Lehia horretan  neskei dagokienez, 10 ikastetxe aritu ziren( tartean Ordiziako Oianguren  institutukoak eta Jakintza Ikastolakoak eta Beasaingo Loinazpekoak) eta  mutiletan, 6 izan ziren parte hartu zutenak, Lazkaoko San Benito ikastolakoak Goierriko ordezkari bakarra izanik.


Ikastetxe guztiek proba hauetan lehiatu behar ziren: 80 m., 80 m. hesi, 500 m., 1000 m., Luzera eta altuera jauziak ,Pisu jaurtiketa eta Errelebo proba  4 x 80 m. Proba  ezberdin hauetan ikasle desberdinak parte hartu behar zuen.


Mutilei dagokienez, proba guztiek egin ondoren, Lazkaoko San Benito ikastolakoak 2. postuan geratu ziren. Nesken artean, Ordiziako Oianguren Institutukoek erraz irabazi zuten eta Gipuzkoako Txapeldunak  geratu ziren.


Goierriko  ikastetxe hauek lehenengo  bi  postu hauetan geratu direnez, aukera izango dute  maiatza aldean Araban jokatuko den Euskadiko Atletismo txapelketan parte hartzeko.


EUSKAL HERRIKO 54. ITZULIA - ANTOLAKETA

Euskal Herriko 54.Itzulian Ordiziak eta Goierrik protagonismo handia izango dute eta zuen seme-alabek egun hauetako jai giroa bizi ahal izatea egokia iruditu zaigu, bai Zuzendaritzari, baita Guraso Elkarteko ordezkariei ere. Hemen duzue apirilaren 7an eta 8an aparteko antolaketa.

Itzulia


ITXASO MARTIN IKASTETXEAN

Aste kulturalari hasiera emanez, astelehenean Itxaso Martin idazlea etorri zen ikastetxera Batxi 1eko ikasleekin bi orduko solasaldia egitera.


Aurrez  irakurrita geneukan liburuari buruzko galderak erantzuteaz  gain, bere bizipen pertsonaleko hainbat pasarte hunkigarri kontatu zizkigun.  Asko gustatu zitzaigun.


Eskerrik asko Itxaso, zure liburuagatik eta gurekin partekatutako bizipenengatik.

Itxaso Martin Eskolan

Baina, paralizatuta zaude. Porlanezkoa izango bazina bezala. Ipurmasailak sofaren larru zurian irristatu daitezen indar pixka bat besterik ez duzu egin behar.

 

Gauza politak ekarri behar ditut burura… hori egin behar izaten da horrelakoetan… gauza politak ekarri burura… gauza politak… itsasoa… Olatuen apar zuria.

 

Itsasertzera iristen diren olatu txikiak. Olatuak. Olatuak. Olatuak.


Itxaso Martin Zapirain, [ni,Vera]


URDANETA IKASTETXEAN ADIERAZPEN ARTISTIKOA GARATZEKO TAILERRAK

Martxoak 7ean, Oianguren Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, Urdaneta Ikastetxeko haurrekin Adierazpen Artistikoa lantzeko tailerrak egin zituzten.


Esperientzi hau KOGNITIBO gaian landutako zenbait kontzeptu teoriko praktikan jartzea zuen helburu.


2 urte eta 5 urteko haurrei sei tailer desberdin antolatu zizkieten eta haurrek oso gustura aritu ziren.

 

Urdanetan

Sumergidos en el Madrid del siglo XXI ...

Sumergirnos en el Madrid del siglo XXI siempre es un descubrimiento, un acto iniciático que nos traslada en el tiempo y nos invita a un recorrido desde el  Siglo de Oro hasta el estadio de los bucaneros de Vallecas, desde el Rastro hasta la exclusiva Abercrombie. Y si en este deambular disfrutamos de unas bravas o un cocido madrileño en buena compañía, tanto mejor.


Ahora que Madrid es ya un recuerdo, nos vienen a la memoria momentos impagables: las caras de sorpresa ante el Gernika y las Meninas, las risas en el micro-teatro, el paseo por la calle Huertas contagiándonos del talento literario de aquellos que también pasaron por allí; y la sorpresa final... esa ciudad universitaria que es Alcalá de Henares, con su corral de comedias y la casa de natal de Cervantes, con sus rosquillas de yema y su McDonalds.


Escapada madrid


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net