Gobierno Vasco

 

POSTA - Oianguren.eu


DOKUTEKA - Oianguren.eu


AGENDA - Oianguren.eu

Hizkuntza Trataera Integratua - DBH 1

Hizkuntza Trataera Integratua proiektupean, DBH 1.mailako ikasleek Ipuin Klasikoak tratatu dituzte.

 

Eta landu eta ikasitakoa primeran laburbildu digute ikasleek. Hona hemen egindako lana:

 

 

 
 
 
 
 

 

GABONETAKO APAINGARRIEN LEHIAKETA

2018-19 gabon hauetarako “Apaingarrien lehiaketa” antolatu dugu Arte Hezkuntzako ikasgaian lantzeko. DBH2 eta DBH3 mailakoek jardun dute langintza honetan.


Agenda 21 proiektuari bultzada emateko, lehiaketako apaingarri guztiak material birziklatu bidez sortzea zen abiapuntua.


Ikasleak jo eta su aritu dira lanean eta benetan lan zoragarriak ikusi ahal izan ditugu.


Epaimahaikideek zailtasun handiak izan dituzte apaingarri irabazleak aukeratzeko  garaian, lan guztiakmaila izugarria eman bait dute.


ZORIONAK eta ON EGIN!

 

 

Bigarren lurraren bila! - Proiektu interdisziplinarra

Oianguren BHI-ko DBH4ko ikasleak, proiektuetan oinarritutako irakaskuntza  metodologia erabiliz, bi astetan zehar ikasgai guztietan modu koordinatuan lanean aritu dira. Ondoren, ikasitakoa DBH2ko ikasleei azaldu diete.

 

Honako horma irudia da egindakoaren adibide bat:


Lan bikaina!!!

 

Hecho con Padlet

 

Laborategi teknikakoek Gabon Zoriontsuak opa dizkizuete

Teoria praktikan jartzeak, errealitatea hobeto ulertzen laguntzen du.


eta gainera DIBERTIGARRIA da!!!

 

Industria Teknologia irakasgaian 3D inprimagailuaren muntaketa

Infustria Teknologia II irakasgaiko ikasleek BQ Hephestos 2 delako 3D inprimagailuaren muntaketan partu hartu dute, sortu diren gorabeherei aurre egiteko gai izan direlarik.



Lan bikaina!!

 


 

© oianguren
Telefonoa: 943899389 | 012282aa@hezkuntza.net