Gobierno Vasco

Kalitatea Hezkuntzan Logoa

KALITATEA HEZKUNTZAN

 

HISTORIA LABURRA


Oianguren Ikastetxean Kalitatea Hezkuntzan proiektua garatzen 2001-2002 ikasturtean hasi ginen. 2005ean, kanpo-auditoretza pasa ondoren,  Kalitatea Hezkuntzan ziurtagiria jaso genuen. Ordutik aurrera proiektuaren garapenarekin jarraitzen dugu, egoera berrietara egokituz.

HELBURUAK


Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan eta Plan Estrategikoan azaltzen diren helburuak lortzeko tresna erabilgarriak sortzea (prozedurak, dokumentazioa,  lanerako estrategiak …).

Hezkuntza-komunitatearen elkarlana bultzatuz, kohesioa eta sinergia lortzen laguntzea.


EKINTZAK

 

Ikastetxean indarrean dauden prozesu guztien prozeduren-eskuliburuak errebisatu, hobekuntzak proposatu,  eta dagokion organoak hala erabakitakoan, dokumentazio berria kudeatu eta proiektuan txertatu.

Prozesu horien betetze -maila ziurtatu, horretarako beharrezkoak diren neurketak eginez eta, dagokionean, ez-adostasunak kudeatuz eta zuzentze-jarduerak ikuskatuz.

Kalitate sistemaren garapenerako Zuzendaritzatik, Batzorde Pedagogikotik, Klaustrotik edo beste edozein organotik datozen  eskariak jaso.

Proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxeekin koordinatu.

 

EBALUAZIOA


Prozesu bakoitzaren kontrol-planek eskatzen duten betetze-maila neurtu, aztertu eta, behar izanez gero, hobekuntzak proposatu.

Ikasturte bukaeran, jardueraren memoriaren bitartez, Kalitatea Hezkuntzan proiektuaren garapena aztertu eta, behar izanez gero, hobekuntzak proposatu.


© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net