Gobierno Vasco

TUTORE PLANA

informazio +

Haur Hezkuntza - Goi Mailako Zikloa (2000 ordu)

Haur Hezkuntza zikloa, Goi Mailako Heziketa zikloa da eta bere iraupena 2000 ordutakoa da, bi ikasturtetan banatuta.  D ereduan soilik eskaintzen da.

Zikloa amaitzen duten ikasleek  Goi Mailako teknikari titulua eskuratzen dute eta ikasketak euskaraz egin izanagatik, B2 ziurtagiria ematen zaie.

Eskola ordutegia 8:30tatik 14:30tara da Irailatik Ekainera.

 

Praktikak bi epetan banatzen dira, lehenengo epea  iraila-urrian  eta bigarrena, martxotik ekainera. Ikasleek bi enpresa desberdinetan praktikak egiteko aukera dute. Hala nahi duten ikasleek bigarren epeko praktikak krakovian (polonia) egin ditzakete ERASMUS programaren baitan.

 

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: Haur Hezkuntzako lehen zikloan (esparru formalean) eta etapa osoan (esparru ez-formalean), haurrentzako arretarako heziketaproiektuak eta -programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo horren pareko titulua izango duen irakasle batek prestatutako proposamen pedagogikoaren arabera; eta ingurune seguruak sortzea, bestelako profesionalekin eta familiekin lankidetzan.  

 

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net