Gobierno Vasco

EUSKARAREN NORMALKUNTZA

 

Normalizazioaren helburua erabilera hedatzea da. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:

 

* Hiztun kopurua haztea.


* Erabileraren maiztasuna handitzea.


* Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.


* Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.

 

Normalizazio xedeak elkarri lotu eta elkarren menpeko diren bi prozesu hartzen ditu bere baitan:

 

* Hizkuntzaren estandarizazioa, kodifikazioa, normatibizazioa eta abar. Hau da, hizkuntzaren egitura behar sozial berrietara egokitzen lagunduko duen alderdi linguistiko kulturala.

 

* Hizkuntzari dagokion estatusa. Prozesu soziopolitikoa: erabilera handitzea helburu duen izaera politikodun ekimen multzoa.

 

Aipatutako xede horien lorpenean eragile asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, eta hezkuntzari dagokionean, eskola eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da. Ziurrenik, dugun egoeran, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa.


Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak... Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera ekitea dagokio eskolari.

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net