Gobierno Vasco

AURKEZPENA

 

Oianguren BHI Ordizian dagoen ikastetxe publikoa da. DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako Zikloa eskaintzen ditugu.


Batxilergoetan modalitate hauek eskaintzen ditugu: Zientziak eta Teknologia Batxilergoa eta Gizarte Zientzia Batxilergoa.


Lanbide Heziketan, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa eskaintzen dugu. Hau D ereduan ematen da.



HISTORIA

 

IES Oianguren BHIren ibilbidea luzea eta aberatsa izan da.


60ko hamarkadaren erdi aldean Ordiziako herriak bigarren hezkuntzako ikastetxe baten beharra ikusi zuen. Hau dela eta hasi ziren Udaletxe eta Hezkuntza Ministerioaren arteko lehenengo harremanak. Ordukoak ditugu Ordiziako Udal Artxiboan aurki ditzakegun lehenengo proiektuak eta eztabaidak ere.


Lehenengo eraikuntza proiektua 1966an Rafael de la Joya arkitektu madrildar famatuak sinatu zuen. Ez zen aurrera atera ordea, eta urte batzuk beranduago, 1972an Ordiziako Udalak lurrak eman ondoren, 1974an, Juan Mauel Encio Cortazar arkitektu donostiarrak egindakoa onartu zen. Proiektu honen arabera 720 ikaslerentzako eraikuntza bat egin behar zen Enzio Cortazarrek zioenez oinplanta hirukia beharko zuen eta alde bakoitzak arlo desberdina jaso behar zuen ( Gizartekoa, Hizkuntzetakoa eta Zientzietakoa).


Aurrekontua 28.200.000 pezetatakoa zen. Eraikuntza egin aurretik lur hauek frutarbolaz beteta zeuden eta zegokien ikerketa geologikoak egin ondoren eraikuntza lanak hasi ziren. Pare bat urte iraun zuten, gutxi gora-behera. Construcciones Zubia izan zen eraikitzailea eta 1976ko irailean eman zitzaien bukaera obrei. 1976-1977 ikasturtean Beasaingo Institutupean hasi ziren lehengo taldeak, guztira lau, biBUPeko lehenengo mailakoak eta beste bi bigarrenekoak. Euskara ikasgaia kontuan hartu gabe, zortziren bat irakasle etorri ziren. Hurrengo ikasturtean hasi zen Ordiziako Institutua bere kabuz lanean. Ikasle kopurua 271 zen. Gehiengoak Ordiziakoak ziren, baina baita inguruko herrietakoak ere: Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Arama, Altzaga eta Gaintza.


Hasierako urteetan A zen hizkuntza eredu bakarra, 1982-83 ikasturtean D eredua ireki zen. A eta B ereduak desagertuz joan dira eta gaur egun ikasle guztiek D ereduan ikasten dute. Hala ere, gizartearen eskaeren arabera, D ereduan murgiltzeko hainbat hizkuntza egokitzapen eskaintzen ditugu.


1996-1997 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zen. Aldaketa honekin ikasle kopurua nabarmen handitu zen eta baita irakasle kopurua ere. 2000-2001 ikasturtean Haur Hezkuntzako Goi Mailako Heziketa Zikloa jarri genuen martxan. Honek gure hezkuntza eskaintza aberastu egin zuen eta honekin batera bide berriak ireki ditugu.


Urte hauetan makina bat proiektu, ekimen eta jarduera burutu ditugu:

Ikastetxeak alde batetik: Hezkidetza , Focalizatua,...;


ikasleekin bestalde, hainbat ekimen aurrera eraman dira: antzerki saioak, zinema ikustaldiak, Aste Kulturalak, aldizkariak, ingurugiroarekiko eta beste zenbait arlori lotutako proiektuak , ikasle elkartrukatzeak, ikasbidaiak nola Penintsula hala Europan zehar, mendi irteerak, eskola kirola; gainera, mintegi desberdinek antolatutako irteera didaktikoak egin ditugu Euskal Herrian zehar.


Azken urteotan, eta erronka berriei aurre egiteko, egitasmo berriak gauzatzen ari gara.


Eraikin bera eraldatu eta handitu dugu, Informazio eta Komunikazio Teknologia berrietara egokituz.


Gainera, etorkinentzat harrera gela , Bizikidetza eta Leonardo da Vinci (Zikloko ikasleak atzerrian lan praktikak egitekoa) proiektuak garatzen ari gara , besteak beste.


Ildo honetatik, ezin ahaztu 2004-2005 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak emandako "Kalitatea Hezkuntzan" agiria.

© oianguren
Telefonoa: 943880862 | 012282aa@hezkuntza.net